Bidea da borroka
Bidea norberak edo bideak norbera, auskalo nork egiten duen nor. Halaxe gertatuko zaio Martin Artolari ere. Eta haurtzaroko norabide argiko bidea nora zihoan ahaztuko zaio ohartzerako. Zalantzati murgilduko da gurtze bide eta bidegurutzeetan, bere bide eta besterenetan, belaunaldiko harri txintxarretan belauniko, kantatzearen kantatzez maiztutako hitzetan totelka, beste norbaitek eraikitako bideari eta borrokari zentzua aurkitu nahian.
Noiz:
22/11/2021.